LABORAL KUTXA BILBAO MENDITRAIL-aren laguntzaile ofiziala

LABORAL KUTXA BILBAO MENDITRAIL-aren laguntzaile ofiziala

Kutxa Laboralak eta Innevento Sports-ek bere kolaborazio akordioa gaur iragarri dute entitatearen izena jartzeko Bilbon ospatzen den mendi proban. Beraz, hemendik aurrera deituko da: LABORAL KUTXA BILBAO MENDITRAIL. Lehenengo ediziotik aurtengora arte, hiriko gerriko berdea sustatzeko helburu nagusiarekin, Bilboko Udalak bere laguntza eman dio probari.

Joan den urtearen partaidetza handia izan ostean (mendi martxa familiarren lehen edizioa izan zen, popularrena bilakatuz), aurten, Laboral Kutxa bere apustua egin du eta laguntzaile ofiziala izango da. Beraz, Bilboko Menditraila bere izena aldatuko du eta biok batera familien artean kirola indartzea erabaki dute. Bai Innevento-ko antolatzaileek, bai Laboral Kutxa, jarraitzen duten helburua probaren ospea handitzea da eta Bilbon egiten den proba familiar garrantzitsuenetariko bat bilakatzeko asmoa dute.

2018ko edizioak 1.500 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen. Datu hauek frogatzen dute probak osasun onaz gozatzen duela, euskaldunek dituzten pasioen inguruan murgilduta, familiarekin mendian eguna pasatzen eta naturaz inguratuta.

Bestalde, Bilboko mendi martxa arloan erreferentzia izateko urtero egiten dira hobekuntzak, hasieratik amaierara arte, partaide guztiak esperientzia ahalik eta positiboena izateko. Probaren ibilbideari buruz, irteera eta helduera Bilbon izango da, Miribillan dagoen Bizkaia pilotalekutik abiatuz eta Itsas Museoko zelaigunera iritsiz. Distantzia erdiko mendi lasterketa Bilboko gerriko berdetik pasatzen da, bai Artxanda bai Pagasarri-ren ingurunea zeharkatuz; parte-hartzaileei ikuspegi ikusgarriak eskainiz. Zirkuitu lineala kirolariak gidatuko ditu eta hiriburu bizkaitarra inguratzen duten bi isurialdeek sorpresa batzuk emango dizkiete. 11,5km-ko Martxa Familiarra maiatzaren 5an izango da eta goizeko 10:45 irtengo da. Ordu erdi lehenago hasiko dira bi lasterketa-probak (22km eta 32,5 km-koak). Abiatzen den lehena 22km-ko Mendi martxa izango da, goizeko 9etan irtengo baita. Beraz, LABORAL KUTXA BILBO MENDITRAIL-ak duen bere nortasun-ezaugarriekin jarraituko du, azken sei edizioetan zehar milaka pertsona konkistatu dituzten horiekin.