25 May Frantziako Tourreko taldeen aurkezpena
Izugarrizko albistea dugu zuekin partekatzeko! Innevento aukeratu dute Frantziako Tourreko taldeen aurkezpena Bilbon antolatzeko. Gertaera historikoa izango da eta bere tamainako lehena gure hirian.
Ekainaren 29rako antolatu dute aurkezpena eta esperientzia ahaztezina izango dela aurreikusten da. 22 txirrindulari talde Abandoibarrako pasealekuan zehar ibiliko dira 3,5 kilometro baino gehiagoko ibilbide zirkular batean. Bertan eliteko txirrindulariak gure kaleetan zehar ikustearen zirraraz gozatu ahal izango dugu. Horrez gain, ekitaldiak hiru pantaila erraldoi izango ditu, herritarrek jarduera guztiak jarraitu ahal ditzaten, eta ekitaldiaren zati bat 180 herrialde baino gehiagotan telebista bidez ikusteko aukera egongo da. Horretan pentsatuz, ekitaldiaren berri emango duten kazetarientzako espazio bat esleituko da.
Abiapuntua Euskalduna Jauregia izango da, Bilboko leku ikonikoetako eta bat eta ekitaldi nabarmen ugari antolatu dituena. Handik, edertasun eta emozioz betetako ibilbide batean sartuko dira txirrindulariak, ikusleak alaitzen eta animatezen doazen bitartean. Azkenik, ibilaldia, Guggenheim Museoko esplanadan instalatutako eszenatokian amaituko da, gure hiriaren ikurrik ezagunenetariko batean.
Ikusle ugari egotea espero da, aurreko edizioetan ekitaldi honek 40.000 lagun inguru bildu baititu eta aurten ez da ezberdina izango. Ekitaldia kirol aurkezpen soil bat baino askoz gehiago izango da, maila goreneko musika emanaldiak, kale animazioa eta publikoa entretenitzeko hainbat ekitaldi izango baitira. Taldeen aurkezpen ofiziala ikuskizun bat da berez, talde bakoitza Tourreko alfonbra horiz estalitako arrapala baten bidez iristen baita eszenatokira. Horrez gain, ekitaldian zehar kirol sariak banatuko dira, maillot horia,…
Inneventon gogor ari gara lanean gertakari historiko hau akatsik gabea izan dadin. Jai giroa sortu nahi dugu, non txirrindularitza zaleak eta publiko orokorra Frantziako Tourreko ilusioan murgiltzen diren. Energia kutsakorra izango da eta kirol izpiritua Bilboko txoko guztietan sentituko da.
Markatu zure egutegian eta etorri ekainaren 29an elkarrekin ospatzeko! Prestatu kamerak eta animatu txirrindulariak. Ekitaldi ahaztezina izango da!