PROIEKTU HONI BURUZ
Joan den uztailaren 3an, DEMO DAYren laugarren edizioa ospatu zen.
Ekitaldi honetan mundu osoko start-upek egin duten lana aurkezten da eta corporate ezberdinei konponbideak eskaintzen zaizkie; hori dena, Eusko Jaurlaritzaren programaren barne: Bind 4.0.
Ekitaldia bide erdian aldatu behar izan dugu eta birtuala bilakatu.
Oraingo honetan, hibridoa izan da, plato zentralaren eta pantailaren beste aldean zeuden 700 pertsonatik gorako taldearen artean.
Gozatu genuen Martin Varsavsky eta Aitor Urzelairen hausnarketez, Coca Cola European Partners, Mercedes Benz eta Unilever korporazioen ikuspegiaz eta Open Cloud start-upen ordezkariaren hausnarketez.
Arantxa Tapia sailburuak Bind 4.0-ren 5. edizioari hasiera eman zion.
“www.demodaybind40.com” web-orriaren Expo Virtual eremuan bozka eta goza daiteke; bertan, 37 pitch aurkituko dituzu, enpresa traktoreek azaldutako erronkei start-upek eskainitako konponbideekin.