PROIEKTU HONI BURUZ:
Azaroaren 23an, asteazkena, Turismoko, Merkataritzako eta Kontsumoko Euskadi Sarien 2022 Gala ospatu zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua izan ziren, eta hiru arloetako 12 saridunei aitortza eman zieten.
Innevento taldearentzat ohore handia izan zen gala honetan parte hartzea.
Zorionak sarituei!