PROIEKTU HONI BURUZ:
Joan den ekainean @pilpilurbanfestival, jaialdiaren lehen edizioa ospatu zen, musika, kirol eta arte urbanoaren ekitaldia, egitarau anitza duena: skate, 3×3 saski, slackline, parkour, calistenia edo breakdance lehiaketak,erakusketak eta tailerrak, baita kontzertuak, hiri-artistak, osagarriak eta jantzi paregabeak dituen merkatua, espazio gastronomikoak…
Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festival Bilboko hiri kirolak, kultura eta gastronomia uztartzen dituen formatu handiko nazioarteko lehen ekitaldia da. Inneventok Bilboko Udalaren, Foru Aldundiaren, Ur Partzuergoaren eta Hazi Fundazioaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia Etxebarria parkean ireki zen ekainaren 24, 25 eta 26ko asteburuan!
Eskerrik asko guztioi, baita erakunde eta babesleei ere!