PROIEKTU HONI BURUZ
Pasa den astean Adinberrik Tabakaleran antolatutako KORALE nazioarteko ekitaldiaren diseinu eta ekoizpenaren arduradunak izan ginen, non nahi ez den bakardadeari aurre egiteko Europako ekimen desberdinak aurkeztu ziren.
Ekitaldian, arrakasta-kasuak aztertu, estrategia berritzaileak eztabaidatu eta eskualde ezberdinek politika publikoen bidez bakardadeari nola aurre egiten dioten ikasi genuen. Ikuspegi baliotsuz eta konexio esanguratsuz betetako eguna izan zen.