PROIEKTU HONI BURUZ;
Tourreko taldeen aurkezpena, zuzeneko eta telebistako ekitaldia izan zen. Proposamen identitario batekin gure burua harritu eta bereizten saiatu ginena.
Horretarako, Guggenheim museoa eta txirrindulariak protagonista izanik, eszenatoki minimalista bat proposatu eta hiri-arkitekturan esku-hartze artistiko paregabeak egin genituen, pasealekuak, Bilboko itsasadarra eta museoko pasabidea barne.
Ekitaldia sinbolismoz betea izan zen, euskal herritarren txirrindularitzarekiko zaletasuna omendu eta gure kultura eta tradizioak hizkuntza garaikidean erakutsi nahian.
Hori guztia telebista-ekoizpen bikainarekin, 30.000 lagunen zuzeneko presentziarekin, 14 milioi ikus-entzule baino gehiagoko audientziarekin eta 5 milioi eurotik gorako etekin ekonomikoarekin.
Ekintzak Euskadiren nazioarteko estrategia sustatzen lagundu zuen, turismo-helmuga oso erakargarri gisa bilakatuz. Christian Prudhomme Tourreko zuzendari nagusiaren adierazpenetan «… Tourreko historiako talde aurkezpen onena izan da».