EROSKI. Día Grande del Socio

PROIEKTU HONI BURUZ

Eroski kooperatiba-sozietateak ekainaren erdialdean egiten du urtero Euskal Autonomia Erkidegoko bi hiritan eta ondoz ondoko egunetan bazkide kontsumitzaileen batzarra, Bazkidearen Egun Handia ere deitua, Batzar Nagusiaren aurretik. 2019an, ekitaldia ekainaren 11n egin da Donostian eta 14an Bilbon.

Urtero eszenografia ezberdinak eta hiri bakoitzeko kokaleku enblematikoetan egiten diren esku-hartze artistiko erakargarriak erabiltzen dira ekitaldi dinamiko bat egiteko. Hau dena kooperatibako arduradunei egindako elkarrizketa informatiboekin konbinatuz. Hala, Eroskiko bazkide kontsumitzaileek beren aurrezkiaren, osasunaren eta gure ingurunearen iraunkortasunaren alde egiten ari diren guztiaren berri izan dezakete Erronka Garbia ingurumen iraunkortasunaren zigiluarekin ziurtatutako gertaera batean.

Alde solidarioa beti presente eta aktibo dago ekitaldi horietan, gaixotasunen ikerketaren aldeko elkarteekin ekonomikoki elkarlanean arituz eta egiten duten lan soziala aitortuz.

Bezeroa

EROSKI

Data

2017, 2018 eta 2019ko ekaina