PROIEKTU HONI BURUZ
Aurten, Eroskiko bazkidearen egun handia, bazkide eta bezeroentzat informazioa eskaintzeko eguna, telebista saio bilakatu zen Pilar Kaltzada eta Óscar Terolen eskutik. Bertan, distantzia mantendu behar izan bazen ere, umorea protagonista izan zen. Edizio honetan, atzean utzi genituen Euskalduna Jauregia eta Victoria Eugenia Antzokia, mezua Eroskiko langileen eta arduradunen bidez helarazteko eta web-orrian jasotzeko.
Emaitza sekulakoa izan da: 15.000 aldiz baino gehiagotan erreproduzitu da.
Datu horiek indartu egiten gaituzte, erronka berriei aurre egin ahal izateko.