BIZKAIA OREKAN SAKONDUZ TOPAKETA

PROIEKTU HONI BURUZ

2020. urtean, BEAZ urteroko topaketa diseinatzeko, zuzentzeko eta ekoizteko aukera izan dugu; bertan, Bizkaia Orekan Sakonduz proiektuaren aurrerapenak aurkezten dira.

Edizio hau ezberdina izan da, hala behar zuen eta: ikusleek ─Bizkaiko udalek eta garapen agentziek─  aurrez aurre (BEC jauregian) edo online jarrai zezaketen ekitaldia.

Topaketa honek ikusarazten digu, beste behin, zein konplexua den ekitaldi hibridoa ospatzea. Ikusle ezberdinak aintzat hartu eta landu irudia, mezuak, ikuskizuneko mugimenduak, erritmoak… Ekitaldia bakarra eta erakargarria izan dadin.

Oso pozgarria izan da beste behin 30 langile heterogeneorekin mahaia partekatzea. Halaber, BEAZek 150 ikusletik gora izatea lortu genuen (%60 aurrez aurre).

Bezeroa

BIZKAIA BEAZ

Data

2020ko abenduaren 18a