PROIEKTU HONI BURUZ
BIND 4.0 azelerazio-programa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila eta SPRI taldea buru dituen ekimena da. 2016an sortu zen, eta munduko edozein tokitako startup-ei zuzenduta dago batez ere, 4.0 industriarekin lotutako teknologia berrietan oinarritutako produktu edo zerbitzuekin, industria-eremuari aplika dakizkiokeenekin eta beren zerbitzuaren/produktuaren konfigurazioa azkartzeko prest daudenekin edo jada merkatuan daudenekin. Hasieran, Industria eta Energia izan zituen ardatz, eta, berrikuntza gisa, 2018tik aurrera, Osasun Arloa ere bai.
Ekitaldi honetan hiru helburu betetzen dira. Alde batetik, startupek benetako fakturazioa lor dezaten lortzea, enpresa handi batek bere proiektua hautatu duelako, eta, gainera, enpresa horren garapena bizkortu eta finantzaketa ahalbidetzen duelako. Bestetik, euskal enpresa handi horiei aukera ematen die talentu berria eskuratzeko, beren negozioa dibertsifikatzeko aukera emango duten teknologia eta irtenbide berritzaileak txertatzeko. Eta, azkenik, Euskadi 4.0 industria-ekintzailetzaren erreferente gisa kokatzen du.
Startup-ak gure etorkizuna dira, guk match ematen diegu!