PROIEKTU HONI BURUZ:
Eskerrak eman nahi dizkiegu Bilbo-Bizkaia Triatloi Multikiroleko Europako Txapelketa posible egin duten pertsona eta entitate guztiei, 25 herrialde baino gehiagotako 3.000 parte hartzaile inguru bildu baititu.
10 egun iraun duen Txapelketak -irailaren 17tik 24ra- sei kirol modalitate hartu ditu lau gunetan: Bilbo, Balmaseda-Enkarterri, Bermeo-Urdaibai eta Portugalete-Getxo.Kirolariek gozatu ahal izan dute, ez bakarrik. gure mendi, ibai eta itsasoko ibilaldiez, baita euskal gastronomia, aisialdi eta turismoaz , marmitakoa edo putxerak bezalako plater tipikoak dastatu ahal izateaz, erraldoien kalejirak eta Herri Kirolaken erakusketak ikusi edo txalapartaren edo trikitiaren erritmoan dantzatuz.
Mila esker parte hartu duten pertsona, kolaboratzaile, instituzio eta erakunde guztiei.