BDCC AURKEZPENA

PROIEKTU HONI BURUZ

Uztailaren 8an, Innevento, Basque District of Culture and Creativity-aren aurkezpenaren diseinuaz eta produkzioaz arduratu ginen.

Zorrotzaurreko Estanpazio eta Galdaragintza lantegi zaharra, gaur egun «La Terminal» Kultura eta Sormen Industriaren fabrika bihurtutakoa, izan zen BDCC aurkezteko aukeratutako kokapena.

Euskal Autonomia Erkidegoko kultura eta sormen industriek enpleguaren % 5,31 sortzen dute eta enpresen % 9,8 hartzen dute, guztira 45.365 langile gehituz.

Hori dela eta, ‘Basque District of Culture and Creativity’ sortzeak Kultura eta Sormen Industrietara (ICC) diharduten enpresen kudeaketa profesionalizatzen eta lehiakortasuna hobetzen lagundu nahi du.