IV Turespaña Konbentzioa

PROIEKTU HONI BURUZ:

 

Urriaren 1, 2 eta 3an Tenerifera joan ginen Arona Piramideko IV Turespaña Konbentzioa diseinatu, ekoiztu eta idazkaritza teknikoaz arduratzera.

 

Beste urte batez, jasangarritasuna zeharkakoa den ekitaldi bat proposatu genuen, aurreko edizioekin alderatuta bereizgarri izan ziren euskarri digitalak eta eduki dinamikoekin lan eginez.

 

Inneventotik eskerrak eman nahi dizkiogu Mare Nostrum, Tribuna Events eta Audiovisuales Alonso y Alonsori, konbentzio honen kudeaketaren eta antolakuntzaren parte izateagatik. Baita Canarias Blue, Click Comunicación eta Kaluarteri eskeinitako laguntzagatik. Era berean, eskerrak eman Turespañako lantaldeari, bertaratu zirenei eta parte hartzaile guztiei aurten ere izan duten harrera onagatik.

 

Beste urtez jarraian, biltzarra Turespañaren, atzerriko bere turismo kontseiluen sarearen, helmugaren eta Espainiako turismo enpresen arteko topaketa, lankidetza eta plangintzarako gune bat izan zen. Honen bidez, bai informazio-trukea eta bai industriaren erronka eta estrategia garrantzitsuenei buruzko hausnarketa bateratua sustatu nahian.

Bezeroa

Turespaña

Data

2024ko urriaren 1, 2 eta 3an