PROIEKTU HONI BURUZ
URAren 10. urteurrenaren ekitaldiaren garrantzia lortzea, espazioa egokitzeari eta «ad hoc» ikuskizunaren sorpenari esker posible izan da.
Emanaldia Gasteizeko Ur Gordailu Zaharretan ospatu zen, Palacio de Montehermoso izenaz ere ezagutua. Espazio hau apaintzeko, ur mugimendua gogorarazten duten argi, usain eta soinu desberdinak erabili ziren.
Andrea Arrizabalaga, telebistako aurkezlea, emanaldia gidatzeaz arduratu zen, jauregiko hormetan, uraren gainetik, poemak entzuten ziren bitartean. Uraren Musak, ekitaldiko gaiarekin bat zetozen bi gai interpretatu zituen eta Ekintza taldeak, txalapartari, pianista, ahots eta dantzari batzuez osatua, izotzez sortutako txalaparta bat joz eta uraren gainean claqué estiloan «Singing in the rain» melodia dantzatuz, etorleen arreta lortu zuten.
Kartoi birziklatuarekin sortutako altzariek, emanaldiaren funtsa mantedu zuten.
«Urarekin 10 urte konprometituta, bizitzarekin 10 urte konprometituta»
10 urtez, Ura da. Gu gara.